Aldekoa etxea

5 LOGELA + SUITE 1

5 logela komunarekin eta suite berezia jacuzzirekin.

GOSARIAK

Gosari zerbitzua egonaldiako prezioaren barne.

AFARI ETA BOKATAK

Etxeko afariak (25 €) eta eramateko bokatak. Txuleta menua eta menu bereziak enkarguz.

LORATEGIA

Lorategi mobleztatua kirola egiteko makinekin.

WIFI & ZERBITZUAK

Telebista, berogailua, amenities-ak, lehorgailua, idazmahaia, wifi...

GARAJEA

Txirrindula eta motorrak uzteko garajea.

BERTAKO PRODUKTUAK

Tokiko porduktuak saltzen dira: mermeladak, pateak etab.

KOKAPEN & BISTAK

Herri gunean, Zigan. Ikuspegi ederrak bailara aldera.

HAURRAK

6 urtetik goiti

Ongietorria

Bikotearekin goxo-goxo egoteko irtenaldia, plazerrezko asteburu bat, errutinarekin hausteko tartetxo bat, ongi merezitako tartea…… naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko.

Aldekoa landetxeak egonaldi berezia eskaintzen dizu Baztango herri zoragarri batean. Aspaldiko nekazal etxe batek duen xarma gaur egungo erosotasunekin konbinatu dugu, goxotasun paregabea eta egonaldia ahaztezina izateko.

Iruñatik ordu erdira, Gipuzkuatik hurbil eta Zugarramurditik 20 minutura, Aldekoa landetxea zure atseden lekua bilakatu daiteke, Baztan Bailara ezagutzeko aproposa, inguruko gastronomiaz gozatzeko, herri ttikietako ohiturak eta bizimoduak ikasteko, familiaren konpainian zein bikote edo lagunekin deskantsu hartzeko…

Historiaren zaporea

Eskailera moduan pausaturiko belagi berdeen gaineko aldean, herriko frontoiaren pareta partekatuz eta San Lorenzo Elizatik hurbil, zure esperoan dago Aldekoa, Baztango harri gorria eta Zigako harri beltzaz eraikitako etxea.

Aldekoa etxeko historiaren kapituluak, inguruko herrietan bizitutako bilakaera soziologikoaren ispiluak dira. Maiorazkoak, emigrazioak, indianoak, palazio-etxeak, dotea, nekazaritzak edo belaunaldi ezberdinetakoen amankomuneko elkarbizitzak beren islada utzi dute XVIII. mende hasieran eraikitako nekazal etxe honetan.

Belaunaldiz-belaunaldi, mendez-mende, Aldekoan bizi izan diren lagunek, azienda izan dute bizilagun, beheitiko solairua behi, ardi, zerri eta behorren bizileku izan baita eta sabaia berriz, belar idor, artoa, eta antzekoen gordeleku. Oraingoan berriz, etxe honen historiaren kapitulu berri bat idazteari ekin diogu, etxea zaharberritu dugu eta kuadrak eta sabaiak egongelak, jangela eta logelak bilakatu dira. Etxeko ateak ireki ditugu bixitatu nahi gaituzuen guztiendako, etxeak duen xarma dastatzeko eta Aldekoaren historiaren orrietan idazten segitu ahal izateko.

Aldekoan egotean, bere logela haundi eta argitsuetan ostatu hartzean, dituen ikuspegietaz gozatzean, bere goxotasunari esker lehengo garaietara bidaiatzen duzunean……. gaur egungo luxuzko txoko batean zaudela irudituko zaizu.

Etxeko balkoi eta kalerietara ateratzean Nafar pirinioak eskeintzen dizkigun paisaietaz maiteminduko zara, etxeko jangelan otordu hartzean lehenagoko amatxien janari goxoa gogoratuko duzu, jardinean esertzen zarenean, denborak gelditzea nahiko duzu, eta kanpora ateratzen zarenean, Ziga herriak duen edertasunak liluratuko zaitu.

Ziga

Ziga, Baztan Bailara osatzen duten 15 herrietako bat da, Nafarroako iparraldean. Naturaren erdian eta harmoni osoan eraikia, etxe ederrak aurkituko dituzu bertan. Paisaia berriz, belagi berdez eta hainbat eta hainbat gisako zuhaitzek osatzen dute.

Eraikin nagusia, San Lorenzo eliza da, Herreriar estilokoa, 1593 eta 1603 urteen artea eraikia. Zigan dago ere Baztango Behatokia, Bailarako ikuspegi zoragarria eskeintzen duen balkoia, karreteraren ondoan kokatua.

TOP
RESERVA ONLINE
Contacta directamente con nosotros por WhatsApp:
699 47 80 28
Powered by