Kokapena

Kokapena

Ziga Baztan haranan kokatua dago, Nafarroako iparraldean. Distantziak bertze tokietara:

  • Iruñea: 45 Km.
  • Donostia: 64 Km.
  • Bilbo: 160 Km.
  • Biarritz: 70 Km.
  • Elizondo: 7 Km.

Iruñetik

N-121-A errepidea hartuko dugu, Iruña-Irun norabidean eta behin Belateko tunelak pasata, bigarren tunela pasa eta metro guttira, eskuinalderantz dagoen irteera hartuko dugu, Almandoz aldera. NA-2540 errepidetik jarraituko dugu. Almandoz, Berroeta eta Aniz pasatu ondoren, Zigara iritsiko gara. Eliza erreferentzi gisa hartuta, herriaren gaineko aldera joko dugu. Gaineko alde horretara ailagatzeko malda goiti bat dago, eta malda akitzean eskuinaldean dagoen etxea da Aldekoa.

Gipuzkoatik

Autopista utziko dugu Behobian, azken irteeran eta NA-121-A errepidean sartuko gara Iruñarako norabidean. Behobiatik hasita, 40 bat kilometro eginen digugu NA-121-A errepidean (erne! Ez sartu Elizondo markatzen duen irteeran) eta irteera bat ikusiko dugu (Berroeta-Aniz-Ziga jartzen duena). Hortik aterako gara eta 600 metro geroago, ezkerraldera joko dugu, NA-1210 errepidean sartzeko. Berroeta eta Aniz pasatu ondoren, Zigara iritsiko gara. Eliza erreferentzi gisa hartuta, herriaren gaineko aldera joko dugu. Gaineko alde horretara ailagatzeko malda goiti bat dago, eta malda akitzean eskuinaldean dagoen etxea da Aldekoa.

TOP